XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erreferentzia jakin batzuen ardatzaren jiran, giza komunitate bat, beraz: izan ziren, une honetan diren eta bihar ere izango diren mestizaien eta nahasketen eta
Ibaiadar bat baino gehiagoren bilgune dira gizarteak.
Ur desberdinen bilgune zurrunbilotsura begiratuko bagenu, ibaiadar baten arrastoa sumatuko luke urliak, beste batena nabarmenduko berendiak, baina zenbat eta erdirago eta sakonago begiratu, orduan eta ur bakarragoa ikusiko dugu.
Euskal erreferentzia-munduak historian zehar beste erreferentzia-munduekin izan dituen mestizaia-une historiko askoren arrasto eta zantzu garbiak ere hor daude hizkuntzaren ur-bazter interesgarrietan.
Badakigu, bada, itsasorantz trumilka doan ibaia ur ugarien bilgoa dela, baina ur bakarra ematen du, eta badakigu ur bakarra ematen duen hori beste urekin nahasiko dela itsasora heldu orduko.
Ez dago euskararen inguruan egituratu den sakralizazio arriskutsuaren oso zale izan beharrik onartzeko, euskara izan dela, eta oraindik ere badela, erreferentzia horien ibaiadar nagusia.
Ez, ordea, euskara halako eginkizun zerutiar baten ontzi eta gordailu delako, erreferentzia-mundu hori eta euskara elkarrekiko joan-etorri naturalean jaio, hazi eta garatu direlako baizik.
Eta herri honek horregatik erabaki du euskara etorkizunerako ere gordetzea: herri izaten jarraitzeko.
Gezurra badirudi ere, ez dago beste sekreturik.
2. NIRE ETA GURE AITAREN ETXEABarandiaranek aitaren etxea aztertu eta deskribatu zuen:
Arestik, berriz,
Esaldi hori maiz modu politiko hertsian ulertu eta erabili bada ere, nago Arestiren proklamak euskara eta euskal tradizioa zituela gogoan.
Kondaira, ohitura, balore-eskala, erlijio-sinesmenak, literatura, hizkuntza... modu jakin batean finkatu dituen kultur ondarea.
Baina zein zen Arestik besorik gabe eta sorbaldarik gabe eta bularrik gabe ere defendatu nahi zuen kultur ondarea?
Arestik
Arestik, euskaldun berria izan arren, inork baino hobeto ezagutzen zuen euskal tradizioa eta ezagutzen zuen